Nor da Lula?
Lula otso txiki bat da, mendietan galdu dena, bere taldetik eta familiarengandik bereizita. Ezin du mendiko portuen beste aldean dagoen familiarekin bildu, eta udaberrira arte bizitoki berri bat topatu behar du. Jakintsu Zaharra izeneko haritzak eskaintzen dio babesa. Bertan lagun berriak egingo ditu: Bizar, Marta eta Perru. Elkarri ipuinak kontatuz pasako dute negua.
Proiektuaren ardatza audioa da: istorioek haurren entzumena eta irudimena pizten dituzte, ahotsen, soinu-giroen eta erritmo narratiboaren bidez unibertso propioak sortuz. Euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta okzitanieraz ekoitzitako audioseriea da eta 50 ahotsen partaidetza izan du.

PERTSONAIAK
Lula

Otseme txiki bat da Lula, istorio hauen protagonista. Mendietan galdu da eta bere taldetik eta familiarengandik bereizi da ezustean. Elurte gogor baten ondorioz portuen okerreko aldean geratzen da.
Bizar

Berehala otsoaren lagunmina egingo den arren, burugogorra da eta sarritan tematzen da. Suminkorra da, ausarta eta igokari bikaina.
Marta

Lepahori txikia da, Marta izena duenez denek emea dela uste dute, baina arra da. Beldurtia da, zalantzaz betea eta beti ehiztariak etorriko diren beldurrez bizi da.
Perru

Bitxia, oso hizlaria eta dibertigarria da, baina pena bat ere badu barnean. Kaiola baten barruan “herrian” jaio arren, inork ez du benetan “bertakotzat” hartzen.
Jakintsu Zaharra

Zuhaitz handi eta abegikorra da. Negu asko eta asko bizi izan da basoan eta istorio asko dakizki.
FORMATO ESKURAGARRIAK
Jarri harremanetan Lula-rekin
Lulari eta bere lagunei buruz izan dezakezun edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan ondoko kontaktu-inprimakia erabiliz.



